Laburo España: 250.000 ofertas de empleo

TRANTZI: Komunikabideen Gunea

Acerca de

Trantzin komunikabideen inguruko informazio guztia jorratuko da: iritziak, berriak, erreportaiak, elkarrizketak...

Búsqueda

Estadisticas y contadores web gratis
Manuales Oposiciones
DanceAge.com DanceAge.com

Sindicación

Añadir a Feedness
RDF XML ATOM

Créditos

Diseñado por Studio.st
Online gracias a Bitacoras.com

Asteazkena, 01 de otsaila de 2006

PROGRAMA BERRIA ABIAN

Antena 3-k programa berri bat martxan jartzen hasi berri da: “¿Cantas o qué?”.
Programaren estreinatze data oraindik finkatu ez den arren, programa honetan jorratu den arloa musika da.
Opercion Triunfo famatuak izandako arrakastaren ostean, Antena 3k musikarekin zerikusia duen proiektu berri hau aurkeztu du.
Estreinaldi data finkaturik ez daukan programa honetan Espainian ezagunak diren zenbait famatu aukeratu eta abesten irakatsiko zaie. Famatu hauen artean, Antonia Dell’Ate, Carmen Janeiro eta Sofia Mazagatos dira izen ezagunenetarikoak. Dena den, proiektua oraindik martxan dago, eta “¿Cantas o qué?”-ren estreinaldi egunerarte ez dira partehartzaile guztien izenak ezagutzera emango.

Por: Itxaso, Sheila eta Itziar | Berriak | Comentarios (0) | Referencias (0)

Larunbata, 28 de urtarrila de 2006

Espainako 6 programa Biarritzeko FIPAN

Urtarrilak 24an, Biarritzen, hasi zen Ikusentzunezko programen nazioarteko jaialdiaren 19. edizioa.

Jaialdian 36 herrialde hartzen dute parte. Lehiaketarako aukeratutako 104 programen artean, 6 Espainolak dira.

Fikziozko sailan Aizpea Goenaga Mendiolaren “Zeru Horiek” eta Silvia Queren “Maria i Assou” parte hartzen dute.
Dokumentalen mailan Juan S. Betancoren “Hijos de la Montaña de Plata” eta Jose C.ren “The Waiting” parte hartuko dute.
Azkenik, musika, ikuskizun eta programa motzen ataletan Lluis Quilezen “San Deogracias” eta “Abatar” lehiatuko dute.

Hirugarren urtez, Yamina Benguigui errealizadoreak izango da epaimahaiaren mahaiburua.

Michel Mitraniren (jaialdiaren fundatzailea) heriotzaren 10. urteurrena denez, omenaldi bat egindo diote, eta Jean Claude Carriere ohorezko EuroFIPA jasoko du.

Por: Itxaso, Sheila eta Itziar | Berriak | Comentarios (0) | Referencias (0)

Ostirala, 27 de urtarrila de 2006

Mezua Kataluniako Telebista Publikoan: “Que se vaya a la mierda la puta España”

Hauxe izan zen, hain zuzen ere, atzo Kataluniako TV3 kanalean entzundakoa. El club izeneko programan, Albert Om kazetariagatik zuzendua eta haur ordutegi barruan, Pepe Rubianes aktore galiziarrak hau esan zuen: “"Ojalá les exploten los cojones (espainiarrei) y vayan al cielo sus cojones". "Se vaya a la mierda la puta España". Gutxi bazen ere, jarraitu zuen Rajoy eta Piqueren kontra erasotzen, Cope Irratia eta kate honetako La Mañana programaren aurkezlea Jimenez Losantos, ahaztu gabe.
Adierazpen hauek egiten ziren bitartean Alberto Om mugatu zen irribarre egitera, eta platoan zegoen publikoak berotasun handiz txalotu zuen Rubianesen adierazpen askatasuna. Izan ere, programako ikusle asko ez dira bat etorri bere aipuekin eta Kataluniako Ikusentzunezko Komitean (CAC) salatu dute. Gainera, Ikusentzunezko Kontseilua eta Nazio Espainolaren Defentsarako Fundazioak kereila bat ipiniko diotela baieztatu dute.

Por: Itxaso, Sheila eta Itziar | Berriak | Comentarios (1) | Referencias (0)

Igandea, 22 de urtarrila de 2006

Beldurra Hedabideetan

Hedabideetan beldurra areagotu eta nabarmendu egiten da. Nabarmena da haurrentzat berez nagusientzat sorturiko telebista-estimuluetara erabat jarriak daudela.
Beldurraren sortarazleak arriskuak, agresioak, iluntasuna, borroka irudiak, tiro eskenak, benetako gertakari lazgarriak eta irudi harrigarriak dira.
Benetako gertakariak ere distortsionatu egiten dira, dramatikotasuna handitzen da, segurtasunik gabeko gauzak, kriminalitatea, hipernatura, forma naturalaren distortsioa, beldurturiko protagonistak, ezhoizko protagonistak...

Irudi guzti hauek eragin desberdinak sortzen dituzte, eta eragin hauek gehien pairatzen dutenak haurrak dira dudarik gabe: hauek antsietatea, ezinegona, urduritasun psikologikoa, etsipena, estresa, amesgaiztoak, sentipen eta pertzepzioen kontrola galtzea, dikzioa, garapen psikologikoa berandutzea eta abar luze bat eragiten dute.
Gainera, eragin hauetaz aparte epe luzeko eraginak sortzen dituzte ere. Hauek ekiditeko indargabetze estrategiak erabiltzea gomendatzen da, baina azken finean estrategia hauek (informazio kontrastatua, irrealtasuna azaldu, arrazionalaketa...) ez dina inondik ere eraginkorrak.

Hedabideetan neurri gogorrak hartu diren arren programazioari begira, oraindik ez da nahikoa izan lortutako ondorioak: umeek ez dute arratsaldean zer ikusi. Badirudi kanal publikoak beraietaz ahaztu direla ere, eta gure garaian ez bezala eguneko ordu oso konkretu batzuetan ikus ditzakete soilik beraientzat aproposak diren programak.

Por: Itxaso, Sheila eta Itziar | Iritziak | Comentarios (0) | Referencias (0)

Larunbata, 21 de urtarrila de 2006

ARRAZAKERIA TELEBISTAN

Espainako telebistan, askotan agertzen dira arrazakeriaren aurkako erreportaiak, aurkezleak, aldarrikapenak… hala ere, arraza beltzeko oso aurkezle gutxi daude.

Hona hemen adibide batzuk:

-Antena 3: Ez dago arraza beltzeko aurkezlerik
-Tele 5: Ez dago arraza beltzeko aurkezlerik
-Tve: Arraza beltzeko aurkezle bakarra dago; Jimmy dauka izena eta asteburuetako umeentzako programa aurkezten du.
-Etb: Ez dago arraza beltzeko aurkezlerik.

Arraza beltzeko aurkezle gutxi egoteaz gain, programetako lankideen artean gutxitan aurkitzen ditugu arraza beltzekoak direnak.
Askotan, aurkezleak pertsona beltzei erreferentzia egiten dietenean gutxiespenezko hitzak erabiltzen dituzte. Adibidez, arraza beltzeko kirolari batetaz hitz egin behar dutenean “kirolari beltza” edo “beltzarana” bezalako hitzak erabiltzen dituzte. Aldiz, kirolari zuri batetaz hitz egin behar dutenean ez dituzte “kirolari zuria” bezalako adierazpenak erabiltzen.

Espainako telebista publikoan ematen den egoera kuriosoa da. Estatua ordezkatzen duen telebista denez, ezin da arrazakeriaren aldeko jarrera erakutsi eta horregatik aurkezle beltz bat kontratatu dute. Aurkezle beltz hau ez dago lan egiten bere merituengatik, baizik eta itxura eman nahi delako telebista publikoan ez dagoela arrazakeriarik.

Itxuraz, telebistako programetan ez dago arrazakeriarik, baina errealitatea guztiz desberdina da, arrazakeria egon badago; hori bai iskutuan!
Bestela zergatik ez dago arraza beltzeko aurkezlerik telebistetan?

Por: Itxaso, Sheila eta Itziar | Iritziak | Comentarios (1) | Referencias (0)

LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2010